魔鏡歌詞網
魔鏡歌詞網 > 歐美歌手 > Numen > Haize Sorginduen Intziriak > Ehiztari Beltza

Numen



歌詞
專輯列表

Numen

Ehiztari Beltza

Ehiztari amorratua zen abadea,
Meza ematen ari zen egunean
Deabrua agertu zitzaion erbi itxuran.
Abadea meza bertan behera utziz
Erbiaren atzetik joan zen
Txakurrak harturik.

Bere jainkoak zigortu zuen
Mendirik mendi dabil orain
Goseak amorraturik
Erbiaren atzetik.

更多更詳盡歌詞 在 ※ Mojim.com 魔鏡歌詞網
Inork ez du oraindik ikusi
Inork ez daki nondik datozen
Txistu eta zaunka tristeak,
Baso ilunetan gordeak,
Etsipenez beteak
Laguntzen ditu haizeak.

Ez da gaurdaino itzuli
Ez da sekula itzuliko
Bere amaigabeko ehiztalditik.